GOI ZIKLOA
HELBURU PRAGMATIKO EDO KOMUNIKATIBOAK
1. TREBETASUN MAILAK.
Gaitasun mailako agiriaren jabe izateak honako hau adierazi beharko luke: agiria duenak, euskara ahoz eta idatziz era egokian eta trebetasunez erabiltzeko gauza dela. Ikaslea trebea izan beharko da bai hizkuntza produzitzen, bai dekodifikatzen eta hala, oinarrizko kultur mailako euskara ulertzeko, irakurtzeko, hitzegiteko eta idazteko eskatuko zaio.
1.2. ENTZUMENEAN.
Kultur maila orokorreko euskaraz eginiko edozein hizketa ulertzeko gaitasuna eskatuko da.
1.2. MINTZAMENEAN.
Goian aipatutako hizketa mailan hiztun gisa parte hartzeko gaitasuna.
1.3. IRAKURMENEAN.
Kultur maila orokorreko euskaraz, batuaz batez ere, idatziriko prosa testuetan -egunkari, aldizkarietakoak, e.a.- hiztegiaz baliatu gabe hari nagusia eta xehetasunak jasotzeko gaitasuna lortzea eskatuko da.
1.4. IDAZMENEAN.
Ikaslearentzat interesgarri diren prosa-testu errazak ulertzeko gauza izatea, nahiz eta gai arrotzen ingurukoak ulertzeko hiztegia erabili behar izan.
2. HIZKUNTZ EKINTZAK.
2.1. GIZARTE HARREMANAK.
2.1.1. Agurrak: Agur - bai, agur; egunon - baita zuri ere; gabon - halan ekarri; gero arte;...
2.1.1. Aurkezpenak: Kaixo, ni X naiz; pozten naiz; urte askotarako;...
2.1.1. Harremanen ezarpena
2.1.1. Eskaintzak eta eskerronaren agerpena: Mila esker; eskerrik asko;...
2.1.1. Ulermenaren adierazpena: Ez dut ondo ulertu; orain ulertu dut; zer diozu?;...
2.1.1. Desenkusak: Barkatu; sentitzen dut,...
2.1.1. Nahiak: Zer nahi duzu?; gustura joango nintzateke;...
2.1.1. Hitz hutsak: Zera; ba; beno;...
2.2. BESTEENGANAKO ERAGINA.
2.2.1. Zirikaldia (inzitazioa): Ea ba, animatu; baietz egin!; ezetz asmatu!;...
2.2.1. Baiezko eta ezezko agindua: Zaude ixilik; kendu hortik; zatoz hona;...
2.2.1. Aholkuak, abisuak: Kontuz!; azkar!; hemendik;...
2.2.1. Eskaera: Mesedez, emango zenidake...?;...
2.3. IRITZIA.
2.3.1. Iritzi intelektuala
2.3.1.1. Onespena: Bai horixe!; oso ondo; ongi egin duzu;...
2.3.1.1. Gaitzespena: Bai zera!; Ez dago ondo;...
2.3.1.1. Kalifikazioa: Izugarria!; ezin ederragoa!; inoiz baino hobeto;...
2.3.1.1. Konparazioa: Hau hobea da; beste hori handiegia da;...
2.3.1.1. Aukeraketa, hobespena: Zein nahiago duzu; hau hartuko nuke;...
2.3.1.1. Axolagabetasuna: Niri berdin dit; bost axola!;...
2.3.1.1. Arintzea: Ez du inporta; ez da ezer izan;...
2.3.2. Iritzi afektiboa
2.3.1.1. Nahigabea: Kaka zaharra!; arraioa!;...
2.3.1.1. Atsekabea: Hau zoritxarra;...
2.3.1.1. Dezepzioa: Ez dago zereginik!; alferrik da!;...
2.3.1.1. Atsegina: Atsegin dut holako lana; oso pozik nago hemen;...
2.3.1.1. Eskerrona: Eskerrak zuri;...
2.4. INFORMAZIOA.
2.4.1. Informazioa ematea: Hau egin behar duzu; hortik joaten da;...
2.4.2. Informazio eskaera: Esango didazu zer egin behar dudan;...
2.4.3. Honako informazioak:
2.4.3.1. Datu objetiboak: 10etan irtengo da, 17 urte dauzka;...
2.4.3.1. Gertaerak: Goizean gertatu da; etxe aurrean izan da;...
2.4.3.1. Deskribapenak, e.a.: Holako eta halakoa da;...
2.5. EZTABAIDA.
2.5.1. Adostasuna, desadostasuna: Ados nago; oker zaude; jakina!; bai horixe!;...
2.5.2. Argudiaketa
2.5.2.1. Argudio baten hasiera eta garapena
2.5.2.2. Aldeko argudioak: Honek beste hori frogatzen du;...
2.5.2.3. Konklusioen finkapena: Laburbilduz; amaitzeko esan dezagun;...
2.5.2.4. Zergatiaren adierazpena: Honen zergatiak honakoak dira;...
2.5.2.5. Ondorioa: Ondorio bezala esan daiteke;...
2.5.2.6. Helburua: Gure helburua ez da irabaztea;...
2.5.2.7. Amore ematea: Hala izango da; tira, ba!; zuk nahi duzuna;...
2.5.2.8. Baldintza: Etorriz gero; egin ezean; baldin bagoaz;...
2.5.2.9. Hipotesia: Demagun; egia balitz;...
2.5.2.10. Aurkaritza: ezin gaitezke ados egon; ez nator bat;... |