Programa hau burutzeko honako lanak erabili dira bereziki:
Euskal Gramatika, Lehen Urratsak, I-IV. Euskaltzaindia, 1985-94 Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Euskaltzaindia, 1993. Euskal Gramatika Osoa. Ilari eta Entzi Zubiri, Didaktiker, 1995. Eskola Gramatika. Andres Alberdi, Elkar, 1996.
Terminologia, sailkapena eta kasu askotan adibideak beraiek ere liburu horietarik hartuak dira. Iturri horietara jotzea dauka zehaztasun gehiago nahi duenak.
Programa osoan zehar ageri diren adibideek balio argigarria besterik ez dute, kontzeptu edo egitura gramatikalak baitira menperatu beharrekoak, eta ez terminologia eta honen oinarria den teoria gramatikala, berau lagungarri eta argigarria gerta badaiteke ere.