OINARRIZKO ZIKLOA
GRAMATIKA HELBURUAK
1. PERPAUSA.
1.1. PERPAUS MOTAK (esanahiaren arabera).
1.1.1. Adierazpen perpausak
a) Baiezkoak: Asko gustatu zait azken liburua.
b) Ezezkoak: Ez dut sekula horrelakorik ikusi.
1.1.2. Galde perpausak: Noiz bukatuko dugu partida?
1.1.3. Aginte perpausak: Ez zaitez berriro hemen agertu.
1.1.4. Harridura perpausak:
a) Bai: Bai ausarta de la umea!
b) Erakusleak.: Hau zorte txarra!
c) Ze(r) / Zein: Ze eguraldi ederra dagoe n gaur!
d) Nolako / Zelako: Nolako imaginazioa daukazu n !
1.2. PERPAUSAREN EGITURA: Galdegaia eta elementuen ordena.
1.2.1. Ordena ez-markatua:
a) Goizean, alkateak prentsaurreko bat eman du.
b) Bihar denok mendira joango gara.
1.1.2. Ordena markatuak:
a) Izena: Aurreko ikasleak erantzun du ondo.
b) Izenordaina: Zeuk egingo duzu orain.
c) Erakuslea: Horixe da galduta zegoen liburua.
d) Adberbioa: Hementxe zeuden poltsak.
e) Aditza: Lapurtu egin dizkigute poltsak.
f) Baiezkotasuna: Badator autobusa.
2. PERPAUS BAKUNA: IZEN SINTAGMA.
2.1. IZENA.
2.1.1. Izen bakunak: Etxe a, haragi a,...
2.1.2. Izen eratorriak: Entzu le , erre tzaile , liburu gile , txirrindu lari , arrati ar , futbol zale , ikas kide , ikas gai , ate zain , beldur ti , haragi koi , ikus garri , ume keria , isil tasun , egin kizun , alda keta , ohera tu , esku kada , atezain tza .,...
2.1.3. Izen elkartuak: Arrain zopa , seme-alabak , txori kaiola ,...
2.2. IZENORDAINAK
2.2.1. Pertsona izenordain arruntak: Ni, hi , gu, zu, zuek.
2.2.2. Pertsona izenordain indartuak: Neu, heu , geu, zeu, zeuek.
2.2.3. Izenordain zehaztugabeak:
2.2.3.1. Galdetzaileak: Nor, zer, nortzuk, zertzuk.
2.2.3.2. Galdetzaileetatik eratorritako izenordainak:
Nor |
I nor |
nor bait |
edo nor |
|
|
nor edo nor |
nor nahi |
Zer |
E zer |
zer bait |
edo zer |
|
|
zer edo zer |
zer nahi |
Zein |
|
zen bait |
edo zein |
|
|
zein edo zein |
zei nahi |
2.2.4. Bihurkariak: Jonen anaiak bere burua hil du.
2.2.5. Elkarkariak: Josuk eta Mirenek elkar maite dute.
Bata bestearen atzetik etorri dira.
2.3. DETERMINATZAILEAK.
2.3.1. Mugatzaileak:
2.3.1.1. Artikulua:
a) Artikulu zehaztua: - a - ak
b) Artikulu zehaztugabea: bat batzuk
2.3.1.2. Erakusleak:
a)Erakusle arruntak: hau hauek
hori horiek
hura haiek
b) Erakusle indartuak: hauxe hauexek
horixe horiexek
huraxe haiexek
c) Erakusle (izenordain) indartuak: berau berauek
berori beroiek
bera beraiek
2.3.2. Zenbatzaileak:
2.3.2.1. Zenbatzaile zehaztuak:
a) Kardinalak (zenbakiak)
b) Ordinalak: Lehen / - garren
c) Zatikiak: Erdia , herena , laurdena.
d) Ehunekoak: Gasolina ehune ko bost (%5) igo da.
e) Banatzaileak: Bana , bosna / bakoitza - bakoitzeko.
f) Zenbait esapide: Bizpahiru , hogei bat / hogeiren bat , baten bat , ehun inguru , gutxi gora-behera , milatik gora , hamarretik hogeira bitartean , milaka ;...
2.3.2.2. Zenbatzaile zehaztugabeak: Zenbat , batzuk , zenbait , asko , gutxi , honenbeste , hainbat , ugari , dexente , nahiko(a), aski , pilo bat , makina bat , apur bat , pixka bat ;...
2.3.2.3. Zenbatzaile orokorrak: Dena , guztia , oso , bete .
2.4 IZENONDOAK.
2.4.1. Graduatzaileak:
a) Superlatibo absolutua: Libururik polit ena erosi dute.
b) Izenondo konparatiboak: Etxe handi agoa behar dut.
c) Neurriz gorako kualitatea: Etxe hori handi egia da.
2.5 IZENLAGUNAK.
2.5.1. - en atzizkia: Non utzi dituzu umeen jertseak?
2.5.2. - ko atzizkia:
2.5.2.1. Izen sintagma + - ko :
a) Izena + - ko : Anjelez fida zaitezke, hitze ko gizona da eta.
b) Izena + izenondoa + - ko : Indar handi ko pertsona da.
c) Zenbatzailea + - ko : Lau hanka ko mahaia.
d) Zenbatzaile zehaztuak: Bi urte ko semea daukat.
e) Zenbatzaile zehaztugabeak: Josu hitz gutxi ko gizona da.
f) Zenbatzaile orokorrak: Urte oso ko soldata gastatu du auto berrian.
g) Zenbat / zenbateko : Zenbateko interesa ematen dizute?
2.5.2.2. Adberbioa + - ko :
a) Nola / nolako
b) Aditzondoak: Sekula ko , Egundo ko , Beti ko.
c) Deklinabide-kasuak: Non go , nora ko.
d) Zerez KO : Plastikoz ko botilak kristalez ko ak baino merkeagoak dira.
e) Posposizioak: Amnistiaren alde ko manifestazioa dago.
f) Zeri buruzko : Tibeteko kolonizazioa ri buruzko erreportaia eman dute.
2.6. APOSIZIOA.
2.6.1. Aposizio ez-murrizgarriak
a) Bilbo, Bizkaiko hiriburua , asko aldatzen ari da.
b) Amaia, nirekin lan egiten duena , gaixorik dago.
2.6.2. Aposizio murrizgarriak
a) Osaba iñaki etorri da.
b) Lasa andreak deitu du zutaz galdezka.
c) Txirrita bertsolari handiak kantatu zuen bezala.
d) Gorbeia mendian gurutze handi bat dago .
2.7. ADBERBIOA.
2.7.1. Aditzondoak.
2.7.1.1. Aditzondoen sailkapen formala
1. Aditzondo bakunak: Sarri, agudo, iaz, urrun, gertu, aspaldi,...
2. Aditzondo eratorriak
a) - ki : Poliki, automatikoki, laburki,...
b) - ik : Pozik, bizirik, hutsik, zutik,...
c) - ro : Berriro, astiro, zeharo, geldiro,...
d) - to : Polito, ederto, hobeto, txarto,...
e) - ka : Presaka, korrika, saltoka, zarataka,...
3. Esaera adberbialak: Gutxi gora-behera, noizik behin, batez ere,...
2.7.1.2. Aditzondoen sailkapen semantikoa
Denborazkoak
agudo, antzina, arin, aspaldi, lehenik, oraindik, jadanik, edonoiz, inoiz,... |
Lekuzkoak
edonon, nonahi, hortik, hona, hurbil, urrun, gertu, pikutan, hemen, han,... |
Moduzkoak
egiazki, apurka, oinutsik, alferrik, ados, kili-kolo, primeran, bizkor, itsu-itsuan, hala |
Mailazkoak
oso, ozta-ozta, ia-ia, nahikoa, guztiz, batere, samar, aski, izugarri, |
Iritzizkoak
ustez, jakina, noski, agian, beharbada, dirudienez, antza, itxuraz,... |
2.7.2. Posposizioak:
NOREN
alde(an) |
arabera |
arte(an) |
aurka / kontra |
aurrean |
atzean / ostean |
azpian |
barruan / barnean |
beharrean |
bidez / bitartez |
esku |
gainean |
inguruan |
kontu / kabuz |
menpe(an) |
ondoan / alboan |
Ordez |
parean |
partez |
truk(e) |
ZER(IK) ZEREZ
gabe (barik) |
faltan |
gain(era) |
bestalde(an) |
NORI NONDIK
NON
Zehar |
Gora |
behera |
barrena |
POSPOSIZIO ANTZEKO ADITZ LOKUZIOAK
3. DEKLINABIDEA.
3.1. DEKLINABIDE KATEGORIAK.
3.1.1. Izen berezia / izen arrunta
3.1.2. Biziduna / bizigabea
3.1.3. Numeroa:
a) Singularra.
b) Plurala.
c) Mugagabea.
3.1.4. Bokal / kontsonatea.
3.2. DEKLINABIDE KASUAK.
3.2.1. Kasu gramatikalak.
a) Nor (Absolutiboa)
b) Nork (Ergatiboa)
c) Nori (Datiboa)
3.2.2. Leku-denborazko kasuak.
a) Non (Inesiboa)
b) Nondik (Ablatiboa)
c) Nora (Adlatiboa)
d) Nongo (Leku-denbora gentiboa)
e) Norako (Adlatibo destinatiboa)
f) Norantz (Hurbiltze adlatiboa)
g) Noraino (Muga adlatiboa)
h) Norengan (Bizidunen inesiboa)
i) Norengandik (Bizidunen ablatiboa)
j) Norengana (Bizidunen adlatiboa)
k) Norenganantz (Bizidunen hurbiltze adlatiboa)
l) Norenganaino (Bizidunen muga adlatiboa)
3.2.3. Genitiboa eta bere eratorriak.
a) Noren (Genitiboa)
b) Norentzat (Destinatiboa)
c) Norekin (Soziatiboa)
d) Norengatik (Motibatiboa)
3.2.4. Kasu bereziak.
a) Zerik (Partitiboa)
b) Zerez (Instrumentala)
c) Zertzat (Prolatiboa)
3.2.5. Berdeklinabidea.
a) Norentzako (Destinatibo berdeklinatua)
b) Norekiko (Soziatibo berdeklinatua)
c) Norenganako (Bizidunen adlatibo berdeklinatua)
d) Norainoko (Muga adlatibo berdeklinatua)
4. PERPAUS BAKUNA: ADITZ SINTAGMA.
4.1. ADITZ MOTAK.
4.1.1. Aditz bakunak: Etorri, haserretu, konzientziatu,...
4.1.2. Aditz lokuzioak:
a) Izan aditzak: Ahal, ezin, nahi, behar, balio, bizi, merezi,... izan .
b) Egin aditzak: Hitz, lo, lan, amets, oihu, barre, negar,... egin .
c) Hartu aditzak: Kontuan, hitza, parte, begitan hartu,... hartu .
d) Eman aditzak: Kontu, hitza, denbora, amore, musu,... eman .
e) Erabili aditzak: Asmoa, buruan, ahoan, autua,... erabili .
4.2. ADITZ KATEGORIAK
4.2.1. Denbora:
4.2.1.1. Orainaldia: Azterketa aprobatu dut eta ospatzen ari naiz, gero egingo diot kasu.
4.2.1.2. Lehenaldia: Berandu iritsi nintzen, ama afaltzen ari zen eta aita ohera joatekoa zen.
4.2.2. Aspektua:
4.2.2.1. Puntukaria: Noa, pentsatzen ari naiz, behar dut.
4.2.2.2. Burutua: Joan naiz, pentsatu dut, behar izan dut.
4.2.2.3. Burutugabea: Joaten naiz, pentsatzen dut, behar izaten dut.
4.2.2.4. Burutzekoa: Joango naiz, pentsatuko dut, behar izango dut.
4.2.3. Modua:
4.2.3.1. Indikatibo (- ahala): Arratsaldean etorriko naiz.
4.2.3.2. Indikatibo-Baldintza (+ ahala): Egingo ez bazenu, hobe.
4.2.3.3. Ahalera (+ ahala): Aurten ezin gaitezke joan.
4.2.3.4. Subjuntiboa (- ahala): Hasi gaitezen berriro.
4.2.3.5. Agintera: Esaidazu ikusi duzuna.
4.2.4. Erregimena:
4.2.4.1. NOR eta NORK motako aditzak:
a) NOR erregularrak: Osaba hil da .
b) NOR-NORK erregularrak: Osabak katua hil du.
c) NOR-(NORK) irregularrak: Euria egiten du.
d) (NOR)-NORK irregularrak: Horrek tipo argia dirudi.
4.2.4.2. NORIdun aditzak
a) NOR-NORI erregularrak: Lagun bat etorri zait bisitan.
b) NOR-NORI-NORK erregularrak: Aitak amari gona gorria ekarri.
c) (NOR)-NORI-NORK irregularrak: Gauean deituko dizut.
4.2.4.3. Inpertsonala:
a) Herri honetan gutxi irakurtzen da.
b) Pobreoi ez zaigu kasu handirik egiten.
c) Pobreoi ez digute kasu handirik egiten.
4.2.4.4. Arazleak:
a) Autoa hemendik kenARAZI didate.
b) Hori egiTERA BEHARTU naute.
c) Barre ERAGIN dizut ala?
4.2.5. Partikula modalak.
a) Al : Ausartuko al zara?
b) Ote : Nola konponduko ote dugu?
c) Omen : Aspaldian asmatu omen zuten.
d) Ohi : Udetan etorri ohi dira herrira.
4.3. ADITZ JOKATUGABEAK.
4.3.1. Partizipioa
a) -Ø : Etxe alokatu batean bizi gara
b) -ta : Erdi bukatu ta daukat lan a , guztiz bukatu ta ariket ak .
c) -ik : Animaturik ikusten zaitut gaur.
4.3.2.1. Nominalizazioa
a) -tea : Garaiz heltzea detaile polita da.
b) -teak : Txintxoarena egiteak ez dizu zigorra arinduko.
c) -terik : Ez dago zurekin patxadaz hitzegiterik .
4.3.2.2. Perifrasi multzoak
-TEA
gustatu
pentsatu
erabaki
ahaztu
... izan, ... egon |
-TEN
jakin, ikasi
irakatsi, hasi
lagundu
utzi
egon, ibili |
-TERA
behartu
ausartu
animatu
gonbidatu
zigortu |
-TEKO
prest egon
asmoa izan
gogoa izan
gai izan
lotsa izan |
-TEARI
utzi
ekin
iritzi |
4.3.3. Gerundioa
a) -ten : Poteak hartzen ikusi nuen azkenengoz.
b) -z : Behar denean galdetuz ez da erraza galtzea.
4.4. ADITZ JOKATUAK.
4.4.1. Aditz jokatuak.
4.4.2. Aditz trinkoak.
INDIKATIBOA: ORAINA
NOR
EGON IBILI ETORRI JOAN
nago |
Nabil |
nator |
noa |
dago |
Dabil |
dator |
doa |
gaude |
Gabiltza |
gatoz |
goaz |
zaude |
Zabiltza |
zatoz |
zoaz |
zaudete |
Zabiltzate |
zatozte |
zoazte |
daude |
Dabiltza |
datoz |
doaz |
INDIKATIBOA: IRAGANA
NOR
EGON IBILI ETORRI JOAN
nengoen |
Nenbilen |
nentorren |
nindoan |
zegoen |
Zebilen |
zetorren |
zihoan |
geunden |
Genbiltzan |
gentozen |
gindoazen |
zeunden |
Zenbiltzan |
zentozen |
zindoazen |
zeundeten |
Zenbiltzaten |
zentozten |
zindoazten |
zeuden |
Zebiltzan |
zetozen |
zihoazen |
INPERATIBOA
NOR
EGON IBILI ETORRI JOAN
zaude |
Zabiltza |
zatoz |
zoaz |
zaudete |
Zabiltzate |
zatozte |
zoazte |
INDIKATIBOA: ORAINA
NOR-NORK
EDUKI EKARRI ERAMAN JAKIN ERABILI *IO (ESAN)
dau(z)kat |
dakar(tza)t |
darama(tza)t |
daki(zki)t |
darabil(tza)t |
diot |
dau(z)ka |
dakar(tza) |
darama(tza) |
daki(zki) |
darabil(tza) |
dio |
dau(z)kagu |
dakar(tza)gu |
darama(tza)gu |
daki(zki)gu |
darabil(tza)gu |
diogu |
dau(z)kazu |
dakar(tza)zu |
darama(tza)zu |
daki(zki)zu |
darabil(tza)zu |
diozu |
dau(z)kazue |
dakar(tza)zue |
darama(tza)zue |
daki(zki)zue |
darabil(tza)zue |
diozue |
dau(z)kate |
dakar(tza)te |
darama(tza)te |
daki(zki)te |
darabil(tza)te |
diote |
NOR-NORI-NORK NOR-NORK NOR-NORK
IRITZI IRUDI IRAUN
Deritzot |
Dirudi |
dirau |
Deritzozu |
Dirudite |
diraute |
INDIKATIBOA: IRAGANA
NORK-NOR
EDUKI EKARRI ERAMAN JAKIN ERABILI *IO (ESAN)
neu(z)kan |
nekar(tza)n |
nerama(tza)n |
neki(zki)en |
nerabil(tza)n |
nioen |
zeu(z)kan |
zekar(tza)n |
zerama(tza)n |
zeki(zki)en |
zerabil(tza)n |
zioen |
geneu(z)kan |
genekar(tza)n |
generama(tza)n |
geneki(zki)en |
generabil(tza)n |
genioen |
zeneu(z)kan |
zenekar(tza)n |
zenerama(tza)n |
zeneki(zki)en |
zenerabil(tza)n |
zenioen |
zeneu(z)katen |
zenekar(tza)ten |
zenerama(tza)ten |
zeneki(zki)ten |
zenerabil(tza)ten |
zenioten |
zeu(z)katen |
zekar(tza)ten |
zerama(tza)ten |
zeki(zki)ten |
zerabil(tza)ten |
zioten |
INPERATIBOA
NOR-NORK
EGIN EKARRI ERAMAN ESAN UTZI
Egizu |
Ekartzu |
eramazu |
esazu |
uztazu |
Egizue |
Ekartzue |
eramazue |
esazue |
uztazue |
NOR-NORI-NORK
EGIN EKARRI ERAMAN ESAN EMAN UTZI
DA |
|
DA |
|
DA |
|
DA |
|
DA |
|
DA |
|
egi O O |
ZU |
ekar i O O |
ZU |
erama i O O |
ZU |
esa i O O |
ZU |
ema i O O |
ZU |
utzi O O |
ZU |
GU |
ZUE |
GU |
ZUE |
GU |
ZUE |
GU |
ZUE |
GU |
ZUE |
GU |
ZUE |
E O |
|
i E O |
|
i E O |
|
i E O |
|
i E O |
|
E O |
|
5. PERPAUS ELKARTUA.
5.1. JUNTADURA ETA ALBORAKUNTZA.
Emendioa
ETA
ez ..., ez... ; bai ..., bai...
... ezezik ... ere / ezeze bere
ez bakarrik..., ... ere |
Hautakaritza
EDO
ALA
(NAHIZ) NAHIZ
(ZEIN) ZEIN |
Aurkaritza
BAINA
BAIZIK
BAINO
alde batetik..., bestetik... |
Adibideak:
a) Bulegora heldu da ETA lanean hasi da.
b) EZ du lanik egiten, EZ besteoi lan egiten uzten.
c) BAI ikastolan, BAI etxean oso zintzoa izaten da.
d) Miren EZEZIK, beste guztiak ERE etorri egin dira.
e) EZ Miren BAKARRIK, beste guztiak ERE etorri egin dira.
f) Zazpi EDO zortzi pertsonak deitu dute.
g) Nola joango zara, autoz ALA hegazkinez?
h) NAHIZ hau, NAHIZ bestea, berdin-berdinak dira.
i) ZEIN gaur, ZEIN bihar joan, berdin-berdin dio.
j) Zuk ondo jokatzen duzu, BAINA nik hobeto.
k) Ez dago etxean, bulegoan BAIZIK.
l) Ez dut zugatik egin, Amaiagatik BAINO.
m) ALDE BATETIK interesatzen zaigu, BESTETIK garestiegia da.
5.2. MENDERAKUNTZA.
5.2.1. Izen funtziozko menderakuntza.
5.2.1.1. Konpletiboak.
Aditz jokatuan Aditz jokatugabean
-LA -TEA
-NA -TEAK
-NIK
Adibideak:
a) Ezagutzen dudaLA uste dut, bai.
b) BADAKIT txarto dagoeNA, baina berdin dit.
c) Ez pentsa hain erraza deNIK.
5.2.1.2. Zehar galderak.
Aditz jokatuan Aditz jokatugabean
-(EA) -N Galdetzailea + infinitiboa
-(EA) -N ALA EZ
Adibideak:
a) Ez dakigu nora joango direN.
b) Oraindik ez dakigu egingo duguN ALA EZ.
c) Ez dakit NORI GALDETU.
5.2.1.3. Zehar aginduak.
Aditz jokatuan Aditz jokatugabean
-TEKO
Adibideak:
a) Gehiegi ez hurbilTZEKO esan digute, arriskutsua omen da eta.
5.2.2. Izenlagun funtziozko menderakuntza: Erlatibozkoak.
Aditz jokatuan Aditz jokatugabean
-N -TAKO
-IKO
Adibideak:
a) Atzo ikusi genueN mutilak istripu bat izan du.
b) Orain arte eginDAKOak ez du ezertarako balio.
c) Hori berak asmatuRIKOa da.
5.2.3. Adizlagun funtziozko menderakuntza.
5.2.3.1. Denborazkoak.
Aditz jokatuan Aditz jokatugabean
-NEAN AURRETIK
-LA ORDUKO
-LARIK BAINO LEHEN
-NETIK ARTE
-NE(RA)KO ONDOREN
-N BITARTEAN BEZAIN LASTER
-N BAKOITZEAN ETA GERO
-N MOMENTUAN -TEAN
-N EGUNEAN -TERAKOAN
-N GUZTIETAN -TAKOAN
Adibideak:
a) Ama ikusten dueNEAN, poz-pozik jartzen da.
b) Iturrira gindoazeLA, Bartolo ikusi genuen.
c) Patxik eskolako lanak egiten ditueLARIK, telebista ikusten du.
d) Istripua izan zueNETIK, ez da lehengoa.
e) Gu heldu gineNERAKO, ez zen inor geratzen.
f) Zuk harrikoa egiten duzuN BITARTEAN, nik kafea egingo dut.
g) Saiatzen naizeN BAKOITZEAN, txarto ateratzen zait.
h) Ni atera naizeN MOMENTUAN, bera sartu egin da.
i) Zurekin hitz egiten dudaN GUZTIETAN, zerbait apurtzen duzu.
j) Etorri AURRETIK, telefonoz deitu, badaezpada ere.
k) Egin ORDUKO, ondo aztertu behar dugu.
l) Ezer egin BAINO LEHEN(AGO), ondo pentsatu.
m) Josu etorri ARTE ezin gara hemendik mugitu.
n) Afaldu ONDOREN alde zaharrera joan ginen.
ñ) Jakin BEZAIN LASTER etorri naiz .
o) Hura etorri ETA GERO gertatu ziren komeriak.
p) Argia pizTEAN jaso dut deskarga.
q) OrdainTZERAKOAN, poltsa lapurtu diotela konturatu da .
r) Atea itxiTAKOAN konturatu nintzen giltzak barruan zeudela .
5.2.3.2. Moduzkoak.
Aditz jokatuan Aditz jokatugabean
-N BEZALA -Ø BEZALA
-N MODUAN
-N ERAN
-N LEGEZ
-N ANTZERA
-NEZ
Adibideak:
a) Egin itzazu nahi duzuN BEZALA.
b) Utz ezazu dagoeN MODUAN.
c) Aitak esan dueN ERAN egin dut, baina ez da ondo geratu .
d) Irakasleak esan zueN LEGEZ egin behar ditugu.
f) Nik ere zuk egin duzuN ANTZERA egin dut.
g) Nik gogoratzen dudaNEZ, ez zuen ordaindu.
h) Zuk esan BEZALA egin dut.
5.2.3.3. Konparaziozkoak.
Kualitatea Kantitatea
Berdintasuna adieraziz
(-N) BEZAIN (-N) BESTE, ADINA
Ezberdintasuna adieraziz
BAINO -AGO(A) BAINO GEHIAGO / GUTXIAGO
Bestelako lokuzioak
BEZALA
BEZALAKO
Adibideak:
a) Miren ez da dirudieN BEZAIN gogorra.
b) Txakurretan beste katu dago etxe honetan.
c) Hau dirudieN BAINO errazaGOa da.
d) Eskatu nioN BAINO diru GEHIAGO eman zidan.
e) Berandu etortzen da, zu BEZALA.
f) Zu BEZALAKO astokilorik ez dut ezagutzen .
5.2.3.4. Helburuzkoak.
Aditz jokatuan Aditz jokatugabean
-TEKO
-TERA
-TEARREN
-TEAGATIK
Adibideak:
a) Hauek jaTEKO erosi ditut; beste horiek, ordea, izozTEKO.
b) Buelta bat egiTERA noa. Bazatoz?
c) Zurekin egoTEARREN etorri naiz.
d) Edozer emango nuke hori jakiTEAGATIK.
5.2.3.5. Kausazkoak.
Aditz jokatuan Aditz jokatugabean
-LAKO -TEAGATIK
... ETA -TEARREN
BAIT-...
-NEZ (GERO)
Adibideak:
a) Joan deLAKO haserretu da.
b) Etxean geratu da, buruko mina zeukan ETA.
c) Ezin diot esan, ez BAITakit non dagoen.
d) Apurtuta zegoeNEZ GERO, zaramara bota dut.
e) Kontuz ez ibilTZEAGATIK apurtu zaizu.
f) Zenbat diru ordaindu dizute hau egiTEARREN?
5.2.3.6. Baldintzazkoak.
Aditz jokatuan Aditz jokatugabean
(BALDIN) BA- -Z GERO
(Erreala) -TEKOTAN
(Alegiazkoa) EZEAN, EZIK
Adibideak:
a) Ikusten (BALDIN) BADUT, jakinaraziko dizut.
b) Gurekin etorriko BALITZ, izugarri poztuKO GINATEKE .
c) Ahal izanEZ GERO, etorriko naiz.
d) Inora joaTEKOTAN, baserrira joan nahi nuke.
e) Oraingoan asmatu EZIK, ez dut berriro jokatuko..
f) Premiazkoa izan EZEAN, hobe da biharko uztea.
5.2.3.7. Kontzesiboak.
Aditz jokatuan Aditz jokatugabean
-N ARREN ARREN
NAHIZ ETA -N NAHIZ ETA
BA-... ERE -TA ERE
Adibideak:
a) Ordaindu didateN ARREN, ez dut egingo.
b) NAHIZ ETA dirurik ez daukadaN, ondo bizi naiz .
c) Gaixorik BAdago ERE, etorri egin behar du.
d) Txarto egin ARREN ordaindu egin didate.
e) NAHIZ ETA ondo egin, ez zuen lortu.
f) Mesedez eskatuTA ERE ez dizut emango.
5.3. TESTU MAILAKO LOTURA: LOKAILUAK.
Emendiozkoak
ere, ere bai / ez
baita ... ere
ezta ... ere
gainera, bestalde
behintzat
gutxienez |
Hautakariak
Bestela |
Aurkaritzakoak
ordea (ostera)
berriz (aldiz)
dena dela (den)
hala ere
hala eta guztiz ere |
Ondoriozkoak
beraz
bada
orduan |
Kausazkoak
zeren
izan ere |
5.4. TESTU ANTOLATZAILEAK.
Hasiera
Hasteko, hasteko esan dezadan, lehenengo eta behin, , idazki (hitzaldi) honen bidez, idazki (hitzaldi) honen helburua, .. bazen behin,
Ordena
Baita ere, ildo beretik, honako hau, honekin batera, besteak beste, era berean, bigarrenik, ez hori bakarrik, gorago esan bezala, , are gehiago, beste batzuetan, honen ondoren, berriro ere, gisa berean,...
Hierarkizazioa
Batez ere, guztien gainetik, baino gehiago, batik bat, ez bezala, ezer baino lehen, ezezik ... ere,...
Ideia berriak
Gainera, egia esan, modu berean, ezezik ... ere, are gehiago, bestetik, halaber, eta, ez hori bakarrik, bestalde, baita ere, ere bai,...
Kontrastea
Dena dela, horren aurka, esanak esan, edozein modutan ere, hori horrela izanik ere,
aurrekoaren kontrara, kontuan hartu baina, kontuan izan bestetik, nolanahi ere,...
Beharrizana
Derrigorrez, ezinbestean, ezinbestekoa da, nahitaez, halabeharrez, beharrezkoa da,... |
Jarraipena
Honen ondoren , era berean, bigarrenik, baita ere, gero, honen ostean, hau ikusi eta gero , honez gain,
Arrazoia
Bait-, zeren eta, horregatik, behin eta berriro, prezeski,...
Denbora
Lehen, gaur egun, orduan, gero, antzina, egun batez, XXI. mendean, orain, hasieran, azkenik, halako batean, beranduago, laster, lehenengo, orain arte, behin batean,...
Exenplutasuna
Adibidez, hori argitzeko, alegia, eman dezagun, esate baterako, demagun, besteak beste, hau da, pentsa dezagun, esaterako, hots,...
Ziurtasuna
Ez dago dudarik, onartu behar da, seguraski, nola ez!, zer esanik ez, noski, ziurrenez, egia da, dudarik gabe, benetan,
ez dago zalantzarik, argi dago, denok dakigu, ziur egon, jakina (denez), bistan dago,...
Balorazioa
Zorionez, tamalez, zoritxarrez, eskerrak, ez legoke gaizki, espero izan |
Bukaera
Bukatzeko, (amaitzeko), laburbilduz, amai dezagun esanez, azkenez, azkenik, eta besterik gabe, honela, hitz gutxitan, bukaeran, honek zera erakusten digu, horrenbestez,...
Indartzea
Aipatu bezala, batez ere, beste era batera esanda, hain zuzen ere, lehengo hariari jarraituz, mila bider esana dugun bezala, aipatu dugunez, berriro esanda, dakizuenez, hau azpimarratzeko, hori horrela delarik,,...
Lekutasuna
Hemen, hor, harantzago, -en alboan, goian, behean, urrutirago, eskuinean, atzean, aurrean, atzeko aldean, -tik gertu,...
Parekidetasuna
Era berean, alde batetik,
bezala, bestetik, legez, orobat, adina, lain, moduan, antzera,...
Probabilitatea
Dirudienez, omen, ei, itxura denez, itxuraz, badirudi, nonbait, esan daiteke, beharbada, agian, onenean (ere), diotenez, baliteke, seguru asko, antza (denez), uste izan, izango zen, omen, ote,...
Ondorioa
Esandakoaren arabera, laburki, hau guztia dela eta, funtsean, argi dago, bada, honen ondorioz, horren kausaz, esanak esan, on litzateke, hau dela bide, ... kontuan izanik, hain zuzen ere, hori dela medio,.. |
6. FONOLOGIA.
Euskarak bereziak dituen soinuen berri izatea eta oinarrizkoak ahozkatzen jakitea, bereziki TZ eta X grafiei dagozkien /c/ eta /s/ fonemak.
Bai irakurtzeko orduan bai mintzatzekoan gutxienezko entonazio eta erritmoa eskatuko zaio oinarrizko zikloko ikasleari. Aurrekoarekin bat dator, besteak beste, kontsonanteak elkarren ondoan suertatzean sortutako aldaketak aintzakotzat hartzea: ez gara , ez naiz , ez zara , bat daukat ,... eta halakoak ezkara , enaiz , etzara , bataukat ahoskatuz.
Azkenik, hutsen bat edo beste kenduta, euskararen sistema ortografikoa ere ezagutu beharko du ikasleak. Euskarak ondoko erderen aurrean bereziak dituen -GE-, -GI-, -NB-, -NP- grafiak bereziki ondo barneraturik izan beharko ditu; era berean etimilogiari edota ahoskatzeari dagozkion H eta S/Z eta TS/TZ grafiak.
7. LEXIKOA.
Ezagutzea eskatuko den oinarrizko hiztegia IBON OLAZIREGI : Oinarrizko hitzak. Euskarazko hitz erabilgarrienak (Eusko Jaurlaritza) liburuan biltzen dena da, 2.400 hitz oinarrizkoak eta oso bereziki liburuan bertan kurtsibaz markaturik ageri diren 700ak. |