Departamentuak:
 





  | gaztelaniaz |
Departamentuak >>> Euskara >>> Programak




Oinarrizko Zikloa

Aurkibidea >>>
Oharrak >>>
Helburu Pragmatiko edo Komunikatiboak >>>
Gramatika Helburuak >>>
Bibliografia >>>
OZ Azterketa >>>



Goi Zikloa

Aurkibidea >>>

Oharrak >>>
Helburu Pragmatiko edo Komunikatiboak >>>
Gramatika Helburuak >>>
Bibliografia >>>
GZ Azterketa >>>

OINARRIZKO ZIKLOA

HELBURU PRAGMATIKO EDO KOMUNIKATIBOAK

1. TREBETASUN MAILA.


1.1. MINTZAMENEAN.

Ia gai edo egoera guztiei dagozkien informaziorik gehienak komunikatzeko gauza izatea, nahiz eta oraindik ere arrazonamenduak antolatzeko edo eztabaidan argudioak garatzeko zailtasunak izan.


1.2. ENTZUMENEAN.

Ikasleak ikasitako gauzak ukitzen dituenean, eta nahiz eta hiztuna berari ez zuzendu edo arreta oso-osoa jarri ez dionean ere, jatorrizko hiztunaren elkarrizketaren nondik-norakoak atzema-teko gai izatea.

1.3. IDAZMENEAN.

Estilo deskriptiboan, narratiboan eta dikurtsiboan idazteko gauza izatea, nahiz eta ama-hizkuntzako moldeen eraginpean egon. (Dena den, oraindik ere adimen-maila altuago eskatzen duten idazlanak ama-hizkuntzan egin eta gero xede-hizkuntzara itzultzeko joera azalduko du).


1.4. IRAKURMENEAN.

Ikaslearentzat interesgarri diren prosa-testu errazak ulertzeko gauza izatea, nahiz eta gai arrotzen ingurukoak ulertzeko hiztegia erabili behar izan.

2. HIZKUNTZ EKINTZAK.


2.1. GIZARTE HARREMANAK.

2.1.1. Agurrak: Agur - bai, agur; egunon - baita zuri ere; gabon - halan ekarri; gero arte;...
2.1.1. Aurkezpenak: Kaixo, ni X naiz; pozten naiz; urte askotarako;...
2.1.1. Harremanen ezarpena
2.1.1. Eskaintzak eta eskerronaren agerpena: Mila esker; eskerrik asko;...
2.1.1. Ulermenaren adierazpena: Ez dut ondo ulertu; orain ulertu dut; zer diozu?;...
2.1.1. Desenkusak: Barkatu; sentitzen dut,...
2.1.1. Nahiak: Zer nahi duzu?; gustura joango nintzateke;...
2.1.1. Hitz hutsak: Zera; ba; beno;...



2.2. BESTEENGANAKO ERAGINA.

2.2.1. Zirikaldia (inzitazioa): Ea ba, animatu; baietz egin!; ezetz asmatu!;...
2.2.1. Baiezko eta ezezko agindua: Zaude ixilik; kendu hortik; zatoz hona;...
2.2.1. Aholkuak, abisuak: Kontuz!; azkar!; hemendik;...
2.2.1. Eskaera: Mesedez, emango zenidake...?;...


2.3. IRITZIA.

2.3.1. Iritzi intelektuala
2.3.1.1. Onespena: Bai horixe!; oso ondo; ongi egin duzu;...
2.3.1.1. Gaitzespena: Bai zera!; Ez dago ondo;...
2.3.1.1. Kalifikazioa: Izugarria!; ezin ederragoa!; inoiz baino hobeto;...
2.3.1.1. Konparazioa: Hau hobea da; beste hori handiegia da;...
2.3.1.1. Aukeraketa, hobespena: Zein nahiago duzu; hau hartuko nuke;...
2.3.1.1. Axolagabetasuna: Niri berdin dit; bost axola!;...
2.3.1.1. Arintzea: Ez du inporta; ez da ezer izan;...

2.3.2. Iritzi afektiboa

2.3.1.1. Nahigabea: Kaka zaharra!; arraioa!;...
2.3.1.1. Atsekabea: Hau zoritxarra;...
2.3.1.1. Dezepzioa: Ez dago zereginik!; alferrik da!;...
2.3.1.1. Atsegina: Atsegin dut holako lana; oso pozik nago hemen;...
2.3.1.1. Eskerrona: Eskerrak zuri;...


2.4. INFORMAZIOA.

2.4.1. Informazioa ematea: Hau egin behar duzu; hortik joaten da;...
2.4.2. Informazio eskaera: Esango didazu zer egin behar dudan;...

2.4.3. Honako informazioak:

2.4.3.1. Datu objetiboak: 10etan irtengo da, 17 urte dauzka;...
2.4.3.1. Gertaerak: Goizean gertatu da; etxe aurrean izan da;...
2.4.3.1. Deskribapenak, e.a.: Holako eta halakoa da;...

2.5. EZTABAIDA.

2.5.1. Adostasuna, desadostasuna: Ados nago; oker zaude; jakina!; bai horixe!;...

2.5.2. Argudiaketa
2.5.2.1. Argudio baten hasiera eta garapena
2.5.2.2. Aldeko argudioak: Honek beste hori frogatzen du;...
2.5.2.3. Konklusioen finkapena: Laburbilduz; amaitzeko esan dezagun;...
2.5.2.4. Zergatiaren adierazpena: Honen zergatiak honakoak dira;...
2.5.2.5. Ondorioa: Ondorio bezala esan daiteke;...
2.5.2.6. Helburua: Gure helburua ez da irabaztea;...
2.5.2.7. Amore ematea: Hala izango da; tira, ba!; zuk nahi duzuna;...
2.5.2.8. Baldintza: Etorriz gero; egin ezean; baldin bagoaz;...
2.5.2.9. Hipotesia: Demagun; egia balitz;...
2.5.2.10. Aurkaritza: ezin gaitezke ados egon; ez nator bat;...