GOI ZIKLOA
BIBLIOGRAFIA
- Testu- liburuak:
"Gramatika Gaitasuna Lantzen" . Eusko Jaurlaritza. Eusko Zerbitzua 53.
"Esaera zuhur eta zahar". IKA
- Esku-liburuak eta kontsultarako bibliografia:
"Euskal Gramatika Osoa". I. eta E. Zubiri. Didaktiker.
"Euskaltzaindiaren arauak ". Euskaltzaindia. Bilbo.
- Hiztegiak:
"Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco). Elhuyar.
"Euskal hiztegia" . I. Sarasola. Kutxa. Donostia.
"Sinonimoen hiztegia (antonimoduna). Adorez 3. Bilbo.
AZTERKETA
Ikasturte bakoitzeko bi deialdi izango ditu ikasleak: ekainean bata, irailean bestea.
Deialdi bakoitzean bi agerraldi egin beharko ditu: bat idatzizko azterketa egiteko eta bestea ahozkorako.
Idatzizko azterketak 3 ordu iraungo du. Ahozko azterketan ikasleak 10 minutuz jardun beharko du, gutxi gora-behera, eta prestaketarako 30 minutu izango ditu.
Azterketak dituen atal guztiak gainditu behar dira, azterketan zehazten diren gutxienekoak lortuz eta atal bakoitza gaindituz.
Azterketaren atalak:
1. atala: ulermena (entzunarena eta irakurriarena)
2. atala: hizkuntzaren adierazpena (testua osatu eta berridazketak)
3. atala: idazlana (aberastasuna, koherentzia, kohesioa eta zuzentasuna hartuko dira kontuan)
4. atala: ahozkoa (testu baten laburpen komentatua eta gai bati buruzko azalpena)
Oharra: aldaketaren bat egon liteke urtean zehar.
|